Quantcast
Channel: Deialdiak – FiloBlogia
Viewing all articles
Browse latest Browse all 17

Euskara eta euskal kultura irakasteko bost irakurle hautatzeko deialdia zabalik

$
0
0

“Nazioarteko bost unibertsitatetan Euskara eta Euskal Kultura irakasteko irakurle berri bana hautatzeko deialdi publikoa zabaldu du Etxepare Euskal Institutuak. Datorren ikasturtean hasiko dira eskolak ematen hautatutako pertsonak, ondorengo unibertsitateetan: Alemanian, Berlingo Freie eta Frankfurteko Goethe Unibertsitateetan, Irlandan Corkeko Unibertsitatean, Polonian Poznango Adam Mickiewicz Unibertsitatean eta, azkenik, Japonian Tokioko TUFS Unibertsitatean.

Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 18an amaituko da (barne), eta eskabidea behar bezala beteta, dagokion dokumentazioarekin batera, Etxepare Euskal Institutuaren egoitzan edo Eusko Jaurlaritzaren ZUZENEAN bulegoetan aurkeztu beharko da.

Hautagaiek bete beharreko baldintzak, egonaldiaren baldintzak, hautapen irizpideak eta abar, deialdian ikus daitezke.”

via Diigo https://www.etxepare.eus/eu/euskara-eta-euskal-kultura-irakasteko-bost-irakurle-hautatzeko-deialdia-zabalik

The post Euskara eta euskal kultura irakasteko bost irakurle hautatzeko deialdia zabalik appeared first on FiloBlogia.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 17